Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 00 00 00 info@kantaur.com

Krustazeoak

Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.

Diogenes Pugilator

Diogenes

Hondar hondoetan bizi dira karramarro ermitau hauek, eta oso ugariak izan ohi dira. Bere tamaina txikia da, gehienez 2,5zm-koa. Bere ezkerreko matxarda, eskuinekoa baina handiagoa izateagatik dira ezagunak.

Pagurus Prideaux

Pagurus

Karramarro ermitau hau 6mm-ko luzera eta 14mm-ko lodiera izan dezake. Aurreko hankak matxarda handi eta zanpatzaileak dira (ehundura zimurtsua dute). Kolore gorrixka du eta bere oskola puntuz beterik ageri da. Maskorren barnean bizi eta Adamsia Carcinopodo anemonarekiko sinbiosi bat du.

Galathea Strigosa

Galathea

Karramarro honen gorputza oboidea da. Abdomen labur eta tolestua du. Orokorrean, kolore laranja dauka baina kolore urdineko banda batzuk ere baditu.

Macropodia Rostrata

Macropodia

Sakonera gutxiko eta algaz beteriko lekuetan bizi da. Algen artean ezkutatzen da. Oskola protuberantzia asko ditu eta punta zorrotz batean amaitzen da. Kolore horixka dauka eta hanka luze eta iletsuak ditu.

Maja Brachydactyla

Maja

Krustazeo hau dekadopodoen artean aurki daiteke. Tamaina handia du eta migratzailea da. Bere oskola arantzaz josita dago eta 20zm-ko diametroa eduki dezake. 250-3.000g pisatzera hel daiteke.

Pagurus Bernhardus

Pagurus

Karramarro ermitaua, kolore gorri eta grisaxka dauka. Espezie honek 10zm-ko luzera eduki dezake. Aurpegi zorrotza du. Aurreko hanketan matxarda horzdunak ditu eta hauek luzeak eta kolore gorrixkakoak dira. Eskuineko matxarda ezkerrekoa baina handiago du. Matxardari moldatzeko bihurritutako abdomena du.

Periclimenes Sagittifer

Periclimenes

3zm-ko luzera duen ganba bat da. Gorputz mardul eta konprimitua dauka. Honen mototsa, ordea, luzea eta garatua da. Kolore gardena du, nahiz eta askotan lerro urdin batzuk antzeman daitezkeen.

Lysmata Seticaudata

Lysmata

Ganba baten itxura dauka. Begi beltz handiak ditu eta gorputza gorrixka dauka, nahiz eta lerro zuri batzuk ere ageri daitezkeen.

Necora PĂșber

Necora

Gorputz motza duen karramarroen artean aurkitzen da. Dimentsio txikikoak dira eta dekapodoen familian kokatzen ditugu.

Palaemon Elegans

Palaemon

Gehienez 6,5zm eduki ditzake. Gorputz zilindrikoa du eta 6 segmentu abdominalek osatzen dute hau. 5 hanka pare dituzte, lehenengo biak matxardak izanik. Bere isatsa triangelu forma dauka.

Scyllarus Arctus

Scyllarus

12zm-ko luzerara hel daiteke. Bere oskola angelu zuzen baten forma dauka eta bere mototsa ez da asko ateratzen. Antenak, ordea, lauak ditu.