Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 00 00 00 info@kantaur.com

Moluskuak - Zefalopodoak

Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.

Loligo Vulgaris

Loligo

Zefalopodo honen egitura luzea eta zilindrikoa da (gaineko atalean bi hegal dauzka). Espezie honen burua txikia da eta bertan tamaina handiko bi begi ditu. Zortzi beso motz eta bi luze konposatzen dute bere egitura (beso luzeak heizarako erabiliko ditu). Orokorrean, 15-25zm-ko tamaina edukitzen dute. Kolore grisak edo gorrixkak dituzten subjektuak aurkitu daitezke. Hareazko substratuetan edo zonalde lohitsuetan ageri daitezke. 500m-ko sakoneratan ikusi izanak dira.

Octopus Vulgaris

Octopus

Octopodidae familian kokatzen dugun molusku zefalopodoa da. Metro bateko tamaina edukitzera iritsi daiteke (bere mantuak 25zm-ko luzera bat eduki dezake). Bere tonua marroia da, baina bere tonua eta ehundura aldatzeko gai denez, aldakorra dela esan daiteke. Goiko atala (burua) egitura obalatua dauka (bertan funtsezko organoak gordeko ditu) eta zortzi beso elkarturik dauzka. Besoen azpian ahoa edukiko du eta hau moko baten antza edukiko du. Begi oso garatuak ditu eta besoen gainean kokatzen dira. Ur azalean nahiz 100m-ko sakoneratan aurkitu daitezke. Karamarroez, arrainez eta bibalboez elikatzen da.

Sepia Officinalis

Sepia

Zefalopodo honen egitura obala, laua eta ia angeluzuzena da. 30-40zm-ko tamaina batera hel daiteke (gorputzaren atal nagusian hegal pare bat narbarmendu daitezke). Espezie honen besoak bilkorrak dira eta bakoitzak bentosaz osaturiko zenbait ilara dauzka. Tonalitate barietate handia du baina aurkitu ditzakegun kolore nagusiak zuriak eta grisak dira. 250m-ko sakoneratan ikusi daitezke. Krustazeoez eta arrainez elikatzen da.