“Kantaur” euskal kostaldeko fauna eta flora era bisual eta grafikoan jasotzeko gai den mugikor aplikazioa da. Honetarako, 3D teknologia erabili da hezitzeko, sentsibilizatzeko eta ilustratzeko gai izango den entziklopedia bat sortzeko, betiere itsas inguruneko adituen laguntzarekin.
Proiektu honen prozesua luzea izan da, hasieratik ikerkuntza sakona egitera behartu gaituelako. Diseinuari dagokionez, oinarri batean ideia batzuekin hasita ere, garatzen joan ginen heinean, eraldatzen joan ziren. Izan ere, aplikazioaren kontzeptuaren aldaketa erabiltzaileari egokitu nahi izan zaio eta. Jarraian proiektuaren zirriborroak. Zer iruditzen zaizue?